Itxi

"Hiru Erregeen Mahaian"

Azpeitia txapeldun Emakumezkoen Herri Arteko I Trindoor Txapelketan

Aitor Elduaien

Euskadi Irratia

Lauko Final bizi eta emozionantea Azpeitiak irabazi duena. Markinak estu hartu du, baina azpeitiarrek beren lana bikain bete dute. Azkoitiarren eta Tolosarren artekoa ere lehia itxia izan da.

Markina izan da finaleko lehen partaidea eta gerora ikusi den bezala lan borobila osatu du. Tolosa aritu da ondoren, eta nahiz markinarren denboraren atzetik ibili hortxe izan dira beti.

Azkoitiarren txanda hurrena. Olatz Gabilondo korrikalaria proba bezperan lesionatu eta Maite Mayora mendaroarra lotu dute haren lekua betetzeko; osoki herriko hirukoa ez zenez, ezin sailkapen ofizialean aintzat hartuak izan. Hori jakinda ere beren lana txukun bete dute eta gaurko hirugarren denbora azkarrena egin dute, tolosarrak baino 6 segundo azkarrago.

Azpeitiarrek sailkapen egunetako denbora onenei esker laugarren parte hartzeko saria zuen, beste taldeen erreferentzien jakinaren gainean aritzea.

Faborito jarri dituzte denek eta bete dute izate hori. Gehiengo ziren zaleen aurrean -Udal ordezkariak tarteko- serio eta zorrotz aritu dira, denbora abantailekin jokatu gabe; markinarrekin parez pare arraunean, bizikletan abantaila hartu dute, eta korrika eman errematea. Ikusgarri.

Hamabi herri izan dira emakumeen lehen trindoorrean

Hala beraz Emakumezkoen Herri arteko Trindoor Txapelketaren amaiera EiTBren Miramongo egoitzan, Donostian. Publikoa bertan, Leire Olaberria eta Eneritz Iturriagaetxebarria txirrindulariak, Ainhoa Murua triatloilaria, Iratxe Aranburu atleta eta Rosa Diez Urrestarazu Euskadi Irratiko Zuzendaria ere tarteko, giro beroan egin da dena.

Hamabi herrik (Abadiño, Azkoitia, Azpeitia, Bilbo, Donostia, Gernika, Getaria, Lazkao, Markina, Mutriku, Tolosa eta Zarautz) hartu dute parte Txapelketa osoan, hiruna emakume kirolari bakoitzeko, urtarriletik apirila bitarte larunbateroko saltsa eta emozioa.


Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)