Gaur, 21:00etatik 22:00etara
Johann Sebastian Bach eta eskala tenperatua "Norteko Ferrokarrilan"
G.R.
Euskadi Irratia
Elhuyarreko saioan, gaurko musikaren sustraiak aztertuko dituzte zientziaren ikuspuntutik.
Gaur egun ergiten dugun musika eskala tenperatuan dago oinarrituta. Oso itxura erraza eta naturala izan arren, oso konplikatua izan zen eskala hori asmatzea eta inposatzea. Matematika, fisika eta teknologia biltzen dituen istorioa da. Tartean, izen handi batzuk ditu; ezagunena, Johann Sebastian Bach. Hark gogotik sustatu zuen eskala tenperatuaren erabilera. Adibidez, Klabezin ondo tenperatua izeneko obraren bitartez.
Obra horretatik abituko gara istorio hori aztertzeko. Horretarako, gurekin izango da tekladun instrumentuetan aditua den Loreto Fernández Imaz musikaria.
Entzun saio osoa Euskadi Irratian!