Itxi

"Mezularia"

Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa: hasi aurretik hautsita

I.A.

eitb.com

Juan Ramon Apezetxea, ADEGIko lan harremanetarako idazkaria, eta Unai Martinez, ELAko metaleko idazkari nagusia, elkarrizketatu ditugu.

Gipuzkoako metal arloko lan hitzarmena pil-pilean dagoen gaia da lan munduan. 60 mila langileri eragiten dien komenioa da eta gaurkoz egoera erabat bolkatua dago.

ADEGI patronalak dio, egoera berrira moldatu behar dela goitik-behera hitzarmena, errealitate ekonomiko berrira moldatzeko. Sindikatuek berriz, lehengo hitzarmenari eutsi eta hobekuntzak bilatzen dituzte.

ADEGI patronalak plataforma berri bat aurkeztu du, malgutasun gehiago eskatuz. Haien iritziz produktibitatea handitzeko giltza nagusia hau delako.

Sindikatuek, probokaziotzat hartu dute eta alferrik izan dira orain arteko bost negoziaketa bilerak.

Martxoaren 30ean sindikatuak mahaitik altxa ziren eta patronalak bere plataforma erretiratu arte ez omen dira itzuliko.

Momentuz, biharko bilkura deitu dute ADEGIren egoitza aurrean lau sindikatu nagusiek: ELA, LAB, Comisiones Obreras eta UGTk.

Audioak (1)