Iguala desagertuak Mexiko
Igualako 43 ikasle desagertuen ikerketaz, Carlos Martin Beristain
"Ez zaitezte saldu. Senideek egia kontatzeko eskatzen ziguten. ". Carlos Martin Beristain Ayutzinapako ikasleen desagerpena ikertzeko nazioarteko taldeko kide da. Mejikotik bueltatu berritan aritu da Amaraunean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ayutzinapako ikasleen desagertzea argitzeko batzordea kanporatu egin dute Mejikotik. Gazteen desagertzea ikertzen jarraitzeko ez diete luzapenik onartu. 2014ko irailean, poliziek gazteak hil eta Cucuyako zabortegian kiskali zituztela dio bertsio ofizialak, baina euren ikerketen arabera, ez da hala. Mejikon, oztopoak besterik ez dizkietela jarri aitortu digu Beristain doktoreak.
Egia jakin arte ez dute etsiko ordea.Kasua itxi dute, baina ez dute argitu.
Mejikoz ez ezik, Kolonbiako bake prozesuaz ere galdetu diogu, aholkulari aritu da eta bake elkarrizketetan.
Aste hontan jakinarazi dute Habanan, Kolonbiako gobernuak eta FARCek gerrilaren kanpalekuetan dauden 15 urtez beherakoak ateratzeko akordioa adostu dutela. 18 urtez beherako guztiei aterabidea topatzeko bide orria ere egingo dute hurrnego pauso gisa. Beristain baikor da Kolonbiako prozesuan.