Buruz buruko finala
Buruz Buruko finalaren jarraipen berezia, Euskadi Irratian
B.F.
EiTB
Igandeko finaleko unerik onenen bilduma egin zuen Euskadi Irratiko kiroletako lan-taldeak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Igandean jokatu zuten Iker Irribarria eta Mikel Urrutikoetxeak Buruz Buruko txapelketa. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidan 22 eta 13 irabazi zuen Irribarriak. Euskadi Irratian jarraipen berezia egin genion buruz buruko finalari. Kiroletako lan-taldeak, 'Hiru Erregeen Mahaia' saioaren baitan, partidako unerik onenak bildu zituen.
?Hiru Erregeen Mahaia? saioan bildutako unerik garrantzitsuenetarikoa, Buruz Buruko finalaren azken sakea izan zen. Honela kontatu genuen Euskadi Irratian Irribarriari garaipena eman zion 22. tantoa.
Pilotari aramarraren azken tantoaren ostean, Anjel Mari Peñagarikano bertsolariarekin izan ginen ?Hiru Erregeen Mahaia?n. Peñagarikanok bertso batekin zoriondu zuen Irribarria.
Partida amaituta, eguneko protagonistarekin hitz egiteko aukera izan genuen. Partidara ?inongo presiorik gabe? eta ?difrutatzera? irten zela adierazi zuen Irribarriak. Une ?oso zoriontsua? bizitzen ari zen arren, hankak lurrean izatearen garrantziaz mintzatu zen pilotaria.