Selektibitatea 2016
Matematikako azterketako problemek arazoa piztu dute hezkuntzan
Selektibitatean gizarte zientzien alorreko matematika azterketa egin duten ikasleak suminduta daude azterketa "oso zaila" izan delako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko Unibertsitatea das elektibitateko azterketak prestatzen dituena. Azterketan galdetutakoa batxilergoko eduki kurrikularraren barnean dagoela adierazi dute EHUtik.
Unibertsitatera sartzeko probak asteon egin dituzte Hego Euskal Herriko 13.000 ikasle inguruk. Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte zientzien alorreko ikasleak ez daude konforme matematikako azterketarekin. 3000 ikasle dira eta sinadura bilketa abiatu dute sarean EHUri azterketaren emaitza kontuan har ez denaz eskatzeko.
Sinadura bilketa abiatu du Amaia Arginzoniz ikasleak, ia 14.000 atxikimendu lortu ditu, eta berak esplikatu digu zergatik eskatzen duten azterketa erretiratzea.