Itxi

Helio del Santo, AEK

"Manifestazio handia espero dugu, indar erakustaldia egingo dugu"

Nafarroako euskalgintzak indar erakustaldi handi bat egiteko lana egin du eta bihar Iruñeako kaleetan horren islada ikusitea espero du AEK-ko ordezkariak.

"Albiste Faktoria"n egin dioten elkarrizketan, Helio del Santos-ek esan du atxekimenduak jasotzeko kanpaina ondo atera dela.
Hamaika oztopo ditu euskarak Nafarroan eta horren adibidea herenegun gertatuko adibide bat jarri zuen: "Nafarroako ordezkariek vascuence hitza behin eta berriz erabili zuten. Ez zuten hitz bat euskaraz egin. Keinu adierazgarria da."

Nafarroako gobernuak euskara itotzen duela berretsi du Del Santos-ek, "Aurrekontuetatik hasita. Krisi ekonomikoa aspalditik bizi du euskarak, dirulaguntzaen murrizketa ikusten ari gara. Baina, orain, euskara zegoen tokietan zokoratzen eta baztertzen ari dira". Komunikabide, kaleko seinaleak eta euskaltegien egoera adibide garbia dela dio.

Aspaldian ez dute bilerarik egin Nafarroako gobernuarekin. Esan beharreko guztia kalean bihar ikusiko dela uste du AEK-ko ordezkariak: "Biharko argazkia beharrezkoa dugu". Egoera zaila bada ere, euskal hiztunen kopurua Nafarroan gora egiten ari dela erantsi du. Baina, hazkunde horretan ez du laguntzarik eman gobernuak, euskaldunon lanari esker baizik.

EUSKARABIDEA

Euskarabideak egin duen lanaz balorazio eskasa egin du Helios del Rios-ek. "Itxaropentsu hartu genuen sortu zutenean baina, gero gobernuaren tresna bihurtu da. Ez dago emaitzarik euskararen normalizazioaren aldeko urrats nabarmen bat, aurrekontuak geroz eta txikiagoak dira". Gobernua vascuenceren legearekin pozik ikusten du eta ez du inolako asmorik aldatu eta D eredua zabaltzeko. Euskararen lege horren abiapuntua desegokia dela uste du, ez dago garatuta baina, hori baino larriagoa da "euskara ez dela ofiziala herri guztietan eta legeak ez du hori bermatzen".

Fanfarre, batukada, umeentzako ikuskizunen bitartez, jai giroan eta alai egin nahi dute bihar arratsaldeko seiretan Golem zinemetatik aterako den manifestazioa

Audioak (1)