Itxi

Entzulearen "Amarauna"

Zein da gomendatuko zenukeen museoa?

Naiara Hernandez

Euskadi Irratia

"Amaraunean" leihoa ireki nahi diegu entzuleei. Horretarako Entzulearen Amarauna sekzioa izango dugu programan.

Atzo krisi ekonomikoa izan genuen hizpide Entzulearen Amaraunean. Gaur, berriz, museoak izango ditugu mintzagai. Museoen Nazioarteko Eguna izango da asteartean, maiatzaren 18an. Euskal Autonomi Erkidegoan museo eta leku esanguratsu ugari ditugu. Guggenheim museoa, Bilboko Arte Eder Museoa, Loiolako Baseliza edota Donostiako Aquariuma dira, besteak beste, gure inguruan aurki ditzakegun museoak. Hala ere, badira hain ezagunak ez direnak ere: Oiasso Erromatar Museoa, Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoa edota Durangoko Arte eta Historia museoa. Hau ikusi ondoren sortu zaizkigun galderak hauek dira:

.- Zure inguruko museoak ezagutzen al dituzu? Askotan joaten al zara bisitan?
.- Hemengo zenbat museotan egondakoa zara?
.- Zeintzuk dira Euskal Autonomi Erkidegoan dauden museorik onenak?
.- Oporretan zaudenean museoak bisitatzen dituzu?
.- Aukeratu beharko bazenu, zein da gomendatuko zenukeen museoa?


Zure ahotsa entzun nahi dugu. Bidali zure iritzia Entzulearen Amaraunera!!!


Harremanetan Jartzeko


amarauna@eitb.com

Facebook