Asteko diskorik onena
Dotorezia eta malenkonia goxoa darion folk kanadiarra
O.K.
Euskadi Irratia
Kate eta Anna McGarrigle ahizpek 1976garren urtean plazaratu zuten "Self Titled" diskoa. "Urrezkoa diskoa" entzun ezazu larunbatero 23:00etatik aurrera, Euskadi Irratian.
Bikotearen lehendabiziko lan honek oso kritika onak jaso zituen. Quebekiar anglofonoak izan arren, McGarrigle ahizpek mundu osoan zabaldu zuten folk frankofono kanadiarra. Bikoteak argitaratutako hamar diskoetatik hiru frantsesez kantatuta daude oso osorik.
Self Titled diskoan Kate-ek pianoa jotzen du eta Anna-k akordeoia. Biek ere ahots ederrak dituzte, sensualak eta etereoak aldi berean. Folk-a bihotzean daramaten musikariak dira eta filtro horretatik pasatu dituzte Kanada frankofonoko baladak eta balsak, Ipar Amerikako ragtime estiloa eta baita pop giroko konposizioak ere. Deskuido batean ezaguna baldin baduzu Linda Ronstadt-en “Heart Like a Wheel” zatoz kanta horren iturrietara eta entzun ezazu Kate eta Anna McGarrigle ahizpen jatorrizko bertsioa. Self Titled diskoan aurkituko duzu, grabazioko laugarren kanta baita.Kate McGarrigle aurten hil da, urtarrilaren 18an, 63 urterekin. Ekainean haren omenezko kontzertu bat eskainiko da Londresen, Royal Festival Hall aretoan, Meltdown Festival jaialdiaren baitan. Sarrerarik gehienak salduta daude eta irabazien zati bat minbiziaren ikerketa finantziatzeko erabiliko da