23:10etatik aurrera
'Pisua konpartitu beharra daukat', astearteko 'Ilargipean'
M.O.
Euskadi Irratia
Beste aukerarik ezean, egoera horretan dauden hainbat lagunekin hitz egingo du Dani Arizalak.
Etxebizitzen prezioa oso altua da jende askorentzako eta, beraz, pertsona askok, batez ere gazteek, pisua konpartitzera behartuta ikusten dute beraien burua. Hala ere, gaur egungo egoera sozioekonomikoak adin tarte hori zabaldu du eta badira pisua konpartitu behar izaten duten helduak ere. Arrazoi nagusienetakoa, bakarrik bizitzeko dirurik ez dutela da. Asteartean gai hau izango dute mintzagai "Ilargipean" saioan eta Ainhoa Zilbeti coach-a bertan egongo da.