"Bidaldi"
Quebec, Europar kutsuko lurraldea natura betean
A.E.
Euskadi Irratia
Quebec ezagutzeko aukera izan dugu gaurko "Bidaldin". Chiloe bidaia saioko Alberto Arizkorretak ekarri ditu hango kontuak, berriki bizitu dituenak.
“Natura da Quebec eta aldi berean europar kutsuko lurralde bat”, hala aurkezten du Alberto Arizkorretak, ETBko Chiloe bidaia saioko zuzendariak, Kanadako lurralde hura. Montreal hiriburua, Quebec hiri historikoa, San Lorenzo ibaia, Huron amerindiarrak, euskal arrantzaleen gotorleku izan ziren eremuak... Ezagutu berri dituzte, eta ezagutaraziko dizkigute "Bidaldin".