Saio berria
Koldo Almandoz: 'Trebiñu II bizarroa izango da: arraroa eta ausarta'
Datorren astelehenetik aurrera Euskadi Irratian entzungai izango den 'Trebiñu II' irrati-fikzioaz aritu gara Koldo Almandoz sortzailearekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskadi Irratiko denboraldi berriko berritasunen artean dago Koldo Almandozek idatzi eta zuzendutako 'Trebiñu II' fikziozko irratsaioa. 'Blai' saioan, Andoni Mutiloari kontatu dizkio esklusiban Almandozek saioaren berezitasun batzuk.
Sortzailearen hitzetan, 'Trebiñu II' saio eroa da. Izan ere, Euskadi Irratira ideia ezberdinekin iristean, ez zuen pentsatu 'Trebiñu II'ren istorioak arrakastarik izango zuenik. Bere harridurarako, programazio arduradunen gustukoa izan zen ideia eta proiektu "arraro eta ausarta"rekin aurrera egitea erabaki zuten.
Euskadi Irratirako berak sortu eta zuzendutako 'Jon eta Jone' saio mitikoarekin alderatuta, 'Trebiñu II' "umoretsuagoa" eta subrealistagoa izango dela esan digu Almandozek. Tonua ere ezberdina izango dela eta "egunkarietako zinta komiko baten kutsua" hartzen diola aurreratu digu zuzendariak.
Sarasola eta Jhonson astronautak eta Eskisabel kapitaina izango dira saioaren hiru protagonistak. Tramari dagokionez, lurra eta espazioaren artean, 50 bat urte barru gertatuko den zerbait entzungo dugula aurreratu digu Koldo Almandozek.
'Trebiñu II' astelehenetik ostiralera izango dugu entzungai, 7:55etik aurrera, atal txikietan banatuta.
ietan banatuta.