Euskadi Irratian
Aitziber Garmendia izan da 'Aperitifa'n
O.A.
EITB
"Ipupomamua" telebista saioko aurkezlea izan du mintzalagun Mailu Odriozola kazetariak.
Ostiral honetan, ibibilde luzeko aktorea gaztea izango da "Aperitifa" saioan gonbidatu: Aitziber Garmendia. ETB-1eko "Martin" telesailari esker egin zen ezaguna, zazpi urtez aritu baitzen bertan Maiderren papera egiten. Zaldibitar gazte honek, ordea, antzerkian egin zituen lehen urratsak, eta telebista eta antzerkia uztartuz egin du bere bidea. Gaur egun, ETB-1eko "Ipupomamua" saioko aurkezlea da Aitziber eta estreinatu berri den "Mugaldekoak" telesailean ere parte hartu du.