Itxi

Larunbatean Amarauanean

Zer iruditzen zaizu anbulategiek asteburuetan ateak ixtea?

N.H.

Euskadi Irratia

Anbulatorioak asteburuetan eta jaiegunetan ixteko erabakia hartu du Osakidetzako zuzendaritzak. Sindikatuak eta alderdi politiko gehienak, PSE izan ezik, neurri honen kontra agertu dira.

Orain arte larunbatetan irekitzen zuten anbulategien erdia ixtea eta atentzio etengabea eskaintzen duten puntuen %30 igoera dira Rafael Bengoak, Osasun eta KontsumoSailburuak, aurrera atera duen berrantolaketa planaren puntu nagusiak. Langile eta erabiltzaileen protesta eta kritikak alde batera utzita, abian jarriko da larunbatean proposamen hau. Eta zuk, zer iritzi duzu?

.- Zer iruditzen zaizu anbulatoriak asteburuetan eta jaiegunetan ixtea?
.- Beharrezkoa da larunbatetan anbulatoriak irekita egotea edo beste zentroetan eskaintzen zaigun arretarekin nahiko al da?
.- Egoera konpontzeko beste irtenbiderik bururatzen al zaizu?

Zure ahotsa entzun nahi dugu. Bidali zure iritzia Entzulearen Amaraunera!!!


Harremanetan Jartzeko:


amarauna@eitb.com edo facebook-era bidalita zure erantzuna!