Itxi

Zientzia Euskadi Irratian

Osasun elektronikoa 'Norteko Ferrokarrilla' saioan

J.V.

eitb.com

Mikel Alvarez medikuak ekarri digu osasunaren arloan azkenaldian entzuten hasi den kontzeptu baten berri.

Kontzeptu berri bat erabiltzen ari dira osasunaren esparruan azkenaldian: eHealth. Euskaraz, osasun elektronikoa edo antzeko zerbait izango litzateke.

Osasunaren esparruan teknologia berrien erabilera biltzen duen kontzeptua da. Berez, barruan hartzen dituen ideia asko ez dira berriak, baina orain hasi dira adituak terminoa bera erabiltzen eta horri buruzko kongresuak eta lanak egiten.

Mikel Alvarez medikua "Norteko Ferrokarrilla" saioan egon da osasun elektroniko horren atzean zer dagoen kontatzeko. Batez ere, Europako iparraldeko herrietan dute kontzeptua garatuta, Danimarkan batik bat, baina hemen ere erabiltzen da.

Hemendik aurrera ondo jarraitu beharreko kontua izango da, zalantzarik gabe.

Audioak (1)