Itxi

"Urrezko Diskoa"

Madeleine Peyroux: Kanta eder eta ezagunak, blues estilo freskoan

O.K.

Euskadi Irratia

Madeleine Peyroux-ek, kanta eder eta ezagunak aukeratu zituen "Careless Love" diskoa osatzeko. Leonard Cohen edo Josephine Baker bezalako artisten gaiak daude 2004an argitaratutako lan honetan

Peyrouxen ahots pertsonala medio, blues igurtzi freskoa hartzen du abesti sorta osoak.
Billie Hollidayrekin parekatu dute Madeleine Peyroux-en ahotsa eta kantatzeko era. “Lady D” berria izango litzateke beraz, zenbait kritikariren esanetan. Errepertorioari dagokionez, Peyroux-ek bere kanta propioak ere baditu baina gai ezagunen moldaketak eskaintzen ditu batik bat.Madeleine Peyroux, Estatu Batuetako Georgia estatuan jaio zen. New York-en eta Parisen igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Kaleko musikariez liluratuta, 15 urtekin hasi zen kantatzen Parisko kaleetan. Urtebete geroago, Europan barrena zebilen kaleko musikari talde batekin. Lehendabiziko diskoa, “Dreamland” 1996garren urtean plazaratu zuen, arrakasta haundiz. Zortzi urte igaroko ziren ordea esku artean dugun bigarren lan hau, “Careless Love” argitaratu orduko. Artean, zenbait kontzertu eskaini zituen jazz-jaialdi haundietan baina batez ere formato txikiko kontzertuak ematen jarraitu zuen kafe-antzokietan eta areto txikietan.“Careless Love” diskoa honako gai hauek osatzen dute:.
1. Dance Me to the End of Love 3:57
2. Don''t Wait Too Long 3:12
3. Don''t Cry Baby 3:18
4. You''re Gonna Make Me Lonesome When You Go 3:27
5. Between the Bars 3:44
6. No More 3:33
7. Lonesome Road 3:11
8. J''ai Deux Amours 2:56
9. Weary Blues 3:40
10. I''ll Look Around 4:48
11. Careless Love 3:51
12. This Is Heaven to Me 3:11
&' || 'nbsp;

Audioak (1)