Itxi

"Faktoria"

Mikel Etxarri, futbol irakasle udako unibertsitatean

J.L.

Euskadi Irratia

"Errealak kanpo fitxaketetan pentsatzen joan beharko du, aurtengo ligan zerbait egin nahi badu behintzat".

Lasartearra da jaiotzez eta bertatik bertara bezala aritu izan da urte luzez Zubietan. 18 urtez egin du lan bere bihotzeko taldean, Realean. Futbol entrenatzaile profesionala, bere promozioko bigarrena izan zen Mikel Etxarri Xabier Azkargortaren atzetik.

Eibar eta Sanse zuzendu zituen, Gipuzkoako lehen taldera iritsi aurretik. 1995-96 denboraldian izan zen. Salva Iriarte eta Roberto Lopez Ufarterekin hasi zen eta Bakeroren osterarte iraun zuen. Gipuzkoatik kanpora ausartu zen egiten, baina kolorerik aldatu gabe. Alaveseko harrobiko arduradun izan zen bost hilabetez. Iribarrekin batera, Euskal Selekzioko hautatzaile izana da. Akademikoki, estatuan den entrenatzaile onena dela diote, eta esperientzia horretatik zuzentzen ditu orain bost urtetik EHUk eta Realak Zubietan antolatzen dituzten udako ikastaroak.

Audioak (1)