Itxi

"Faktoria"

Chillida Leku fabrika

L.G.

Euskadi Irratia

Lenbur eta Chillida fundazioak elkarlanean egongo dira Legazpin zabalduko den lantokian.

Legazpiko Patricio Echeverria S.A paper fabrikan, Chillida Leku lantokiak irekiko ditu ateak. Bertan, Lenbur Fundazioak eta Chillidaren familiak, biak batera, kultura industrialaren kontzeptuak landuko dituzte.

Chillida Lekuren fabrika honek mila metro koadro hartuko ditu eta bertan fabrikak garai batean izan zuen izaerari eutsiko dio, edo behintzat filosofia horrekin irekiko dutela, esan dute Lenbur fundaziotik.

Chillidak berak, Legazpin obra ugari egin eta landu zituen, Donostiako Haizearen Orrazia edo Washintonen dagoen hutsaren Inguruko lana esaterako. Era berean ez da ahaztu behar Arantzazuko Ateak edo Berlineko Gudariak izeneko obrak ere bertan egin zirela.
Olatz Conde, Lenburreko ordezkariak aditzera eman duenez, Lenbur eta Eduardo Chillidaren arteko harremanak jarraipena izan du bere oinordekoekin eta orain Patricioren semeak, Luisek, hartu du Fundazioaren presidentzia.


Audioak (2)