Itxi

"Faktoria"

Alzheimerraren kontrako borroka hizpide

J.L

Euskadi Irratia

Munduan 35 milioi pertsonei eragiten dien gaixotasunari buruz jardun du Javier Yanguas ikerlariak

Memoriako huts txiki batzuekin hasten da antzematen, eta betiko ohituretan trabatzen ditu gero, harri handi batean tupust eginda bezala aurrena, eta harririk txikienetan ere estropuz eginez handik gutxira. Neuronak hiltzen diren neurrian egiten du aurrera Alzheimerrak eta mundu gero eta txikiagoan sartzen du gaixoa, bere burmuina galtzen den neurri berean.

Isilik etortzen da Alzheimerra, eta boza goratzen hasten denerako berandu izaten da maiz. Horregatik ari da Gipuzkoako ikerlari talde bat, Alzheimerra agertu aurreko aldi horretan lanean. Biodonostia, Ingema-Matia eta CITA-Alzheimer erakundeek norabide berean batu dituzte indarrak. Lehen sintomak agertu aurretik nahi dute Alzheimerra atzeman, eta modu horretan, gaitz horrek eragiten dituen kostu sozial eta ekonomikoak gutxitu.

Javier yanguasek eman ditu azlpen guztiak “Faktoria”n. Entzun elkarrizketa!

Audioak (1)