"Faktoria"
50 urte beharko dira gutxienez Haitin dagoen egoera larria bideratzeko
O.Y.
Euskadi Irratia
Maria Luisa Ugarte moja mertzedariak 30 urte baino gehiago daramatza Haitin
Lurrikara gertatu zenetik 6 hilabete pasa dira baina, egoera larria da. "Koma egoeran dago Haiti" kontatu du Gipuzkoako misio ordezkaritzarekin lan egiten duten Leire Atxegak. Lurrikarak egoera okertu du baina, ez da berria. Aspalditik datorren egoera da: "Haiti beti egon da gure zai. Haitik behar gaitu baina, jabetu behar gara guk ere behar ditugula, Haiti behar dugula, besterik ez bada, konturatzeko ze egoera pribilegiatua dugun". "Min ematen du han nola dauden eta gu hemen nola gauden ikusteak" kontatu digu Maria Luisa Ugartek.
Gaur egun zailtasun handienak arlo psikologikoan ikusten ditu Ugartek. "Herritar asko shock egoeran dago, baruko zauriak daude eta horiek dira zailenak osatzen". Psikologoak behar dira baina, baita irakasleak ere. Baina, hizkuntzak jartzen ditu trabak. "Kreoloa erabiltzen dute, frantsesa eta hizkuntza afrikarrak nahasten dituena. Laguntzera joango direnek gutxienez 10 hilabete beharko dituzte hizkuntzarekin jartzeko. Haiti Afrika txiki bat delako".