Itxi

Apirilak 9

Zuriz margotuko digu igandea 'Zubiak' saioak

G.U. | ERREDAKZIOA

EiTB

Alaia Martinek eta Artzen Letonak zuria izango dute ardatz igande honetako saioan.

Elgoibarko zubian izango gara, besteak beste. Argazkian, Artzen Letona eta Nadia Adi Bastida

Kolore zuria izango du igande honetan Artzen Letonak eta Alaia Martinek gidatzen duten 'Zubiak' saioak. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita bederatzigarren atala izango da entzungai apirilaren 9an, 15:00etan.

Elkarrizketatu nagusia Aitor Irazu irundarra izango da. Ardoa egiteko bere era berezi eta jasangarriaz hitz egingo digu, Gasteizen enologia ikasketak egiten ari da eta ardo zuriaren berezitasunez galdetuko diogu. Gainera, David Crestelo Plentziako alkatearekin elkartuko gara, Plentziako zubi edo pasarela zuriaren berezitasunak eta herriaren nortasuna aipatzeko. Dominika Durrutyrekin diru zuriketaz hitz egingo dugu, eta, azkenik, Bat eta bat ikuskizunera joango gara, eta bertan topatuko ditugu Jon Garmendia "Txuria" eta Xabi Solano Maiza, elkarlanean.

Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.

g>

Informazio gehiago (2)