Itxi

Apirilak 23

Maule ezagutuko dugu igandeko 'Zubiak' saioan

G.U. | ERREDAKZIOA

EiTB

Euskal Herriko zazpi hiriburuak hobeto ezagutzeko bidean, Zuberoara iritsiko dira Alaia Martin eta Artzen Letona igande honetako saioan.

Artzen Letona eta Alaia Martin, txanbelariekin

Euskal Herriko hiriburuak hobeto ezagutzeko bidean, Maulera iritsiko dira Artzen Letona eta Alaia Martin igande honetako 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita hamargarren atala izango da entzungai apirilaren 23an, 15:00etan.

Hasteko, Michel Etchebest auzapezak hiriaren ikuspegi orokorra eskainiko digu. Guraso portugaldarrak dauzkan Maria Cerdeira irakasle laguntzailearekin elkartuko gara, eta, besteak beste, bere euskara ikasteko ahaleginaz ariko zaigu. Parisen bizi ondoren, Maulera bizitzera etorri zen Gertrude Albisua bergararrarekin kafea hartuko dugu hirigunean duen etxean. Jojo Malharenekin gazteluaren magaletik begiratuko diegu Mauleko teilatuei, Philppe Uthurralt eta Andre Guiresse txanbelariek alaituko gaituzte, eta Joanes Etxebarriak Mauleko gazte baten bizitza imajinatzeko bitartekoak emango dizkigu.

Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.

tian.

Informazio gehiago (2)