Donostiako Untzi Museora bisita 'Amaraun'ean
Donostiako Untzi Museoak Kontxako estropadaren historia ezagutarazten duen tailer-didaktikoa antolatu du.
Udaran gaude eta udarako kirol erregea arrauna da. San Miguel ligan bete-betean sartuta daude gure taldeak. Hala ere, irailaren lehendabiziko astean izango dute denboraldiko erronkarik handiena, Kontxako estropada. Taldeek ez dute urte osoko estropadarik garrantzitsuena galdu nahi, hori dela eta, gogor entrenatzen dira bertan parte hartzeko. Donostiako Untzi Museoak Kontxako estropadaren historia ezagutarazten duen tailer-didaktikoa antolatu du.
Tailerraren helburu nagusia estropaden historia modu dibertigarri eta parte hartzailean ezagutzea da. Tailer didaktiko honetan estropuak egiten ikasi, arraunlarien jantziak probatu edota arraunlari batek arrauna nola egiten duen ikasi dezakete bisitariek. Edozein adineko jendearentzat prestatuta dago irailaren 12ra arte irekita egongo den erakusketa. "Amaraun"eko Naiara Hernández lankidea bertan izan da eta bisita Aitor Buitron gidarekin eta ume talde batekin egin du.