Itxi

Ekainak 11

Gazteluz gaztelu ibiliko gara igandean 'Zubiak' saioan

G.U. | ERREDAKZIOA

EiTB

Alaia Martinek eta Artzen Letonak gazteluak izango dituzte ardatz saioa osatzeko.

Gazteluz gaztelu ibiliko dira igande honetan Artzen Letona eta Alaia Martin 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita hamazazpigarren atala izango da entzungai ekainaren 11n, 15:00etan.

Hasteko, zubi bat igaroko dugu Allande Etxartekin, Mauleko gaztelu barnera sartzeko. Katrin Setuainekin, Nafarroako Erriberriko jauregiko goiko dorrera igoko gara. Gainera, Garbiñe Pedrosok eta Inhar Agirrezabalek euren ARI estudioaz hitz egingo digute, eta haurrentzat eskaintzen dituzten hondarrezko tailerren berri emango digute. Azkenik, Baigorriko Etxauzia proiektuaz jardungo gara Anton Curutcharry eta Katalin Sainte Marierekin.

Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.

tian.

Informazio gehiago (2)