Itxi

"Mezularia"

Ijitoen auzian, gutxitan ez bezala erantzun dio Europak Frantziari

M.S.

Euskadi Irratia

Bi asteko epea eman dio Bruselak Parisi, bere kontra zabaldu duten prozedurari erantzuteko.

Europako Batzordeak haserre hitz egin du gaur Nikolas Sarkozy-ren gobernuak ijitoak kanporatzeko ezarri duen politikaren aurka: prozedura zabaldu du gauzak nola egin diren argitzeko. Europako Batzordeak dituen hamaika urteetan, horrelakorik ez dutela ikusi esan dute Bruselako agintariek. Euren arabera, Sarkozy-ren gobernuak gauza bat esaten du Bruselan, baina beste bat da Frantzian egiten duena. Eliseoak ez du jarrera aldatzeko asmorik azaldu.

Euskal Herrian, hogei mila ijitotik gora bizi dira eta protesta bilkurak deitu dituzte biharko Frantziako gobernuak hartu duen jokabidea salatzeko. ''Mezularia''n, Euskal Herriko ijito elkarteekin hitz egin dute eta iritzia eskatu diete Joseba Zulaika eta Anjel Lertxundi pentsalariei.

Audioak (1)