Itxi

Igandean

Gosaltzen harrapatuko gaitu 'Zubiak' saioak aste honetan

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letonak eta Alaia Martinek lasai gosalduko dute, baita Euskalerria irratiko Saioa Alkaizak ere

Igande honetako 'Zubiak' saioak gosariak izango ditu ardatz. Euskadi Irratiak France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Euskalerria Irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzaileak gosaltzera gonbidatuko gaituzte, 15:00etatik 16:00etara.

Elkarrizketatu nagusia Elena Chochobirgarat izango da, eta gosari osasuntsuez hitz egingo digu berak. Euskalerria Irratiko Saioa Alkaizak Lekunberriko 13 tabernan gosari garaian bildutakoak ekarriko dizkigu. Artzen Letonak Maitena Zubeldia erreximenta egileari egin dio bisita. Alaia Martinek, berriz, Paula Ayerbe elkarrizketatu du, Madrilen bizi den irundarra. Regalooriginal enpresan egiten du lan; gosariak etxeetara eramaten ditu enpresa honek, besteak beste.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.

/p>

Informazio gehiago (1)