'Mezularia'
Mercadonako kremen fenomenoa
M.S.
Euskadi Irratia
Deliplus izeneko marka zuriaren arrakasta ikusita, Eroskik ere krema eta edertasun produktuen linea propioa atera du: Belle.
Produktu zuri bezala Deliplus markako kremak saltzen ditu. RNB izeneko enpresa valentziarrak egiten dituenak. Enpresa hau bi lagunek sortu zuten: Vicente Ruiz eta Romualdo Bertomeuk. Farmazia ikasi zuten biak eta unibertsitateko lagunak dira.
Bertomeuren familiaren botika-atzean, rebotikan, hasi ziren kremak egiten. Hasieran ezagunei saltzen zizkieten Minipimerrarekin egindako lehenengo nahasketa hauek. Emakume bakoitzak eskatzen zuenera egokitzen omen ziren eta horrela krema ezberdinak sortu zituzten. Gero botikaz-botika hasi ziren saltzen eta 1995ean Merkadonarekin aliantza egin zuten.
RNB enpresaren datuak gaur:
-55 miloi krema pote saltzen dituzte urtean.
-Produktu izarra: oliba olioz egindako krema: miloi bat pote hilean.
-500 langile.
-120 miloiko fakturazioa.
-17 milioi euroko irabaziak 2009an.
Sekretua: Dirurik ez marketingean eta publizitatean. Logistikan, ontziak e.a. hobetu dituzte kostuak murrizteko. Adibidez: tapa kurbatuaren ordez, tapa zapalarekin %40 aurreztu dute garraioan.
Joera ikusita, Eroskik ere, krema eta edertasun produktuen linea propioa atera du. Belle izena dute eta gama zabala hartzen dute: gazte eta heldu, gizon zein emakume, aurpegia, gorputza edo ilea zaintzeko produktuak.