Itxi

Euskadi Irratia

Jolasak haurrarentzat duen garrantziaz, "Amarauna" saioan

A.A.

Erredakzioa

Idoia Agirre haur-psikiatraren laguntzarekin, jolasak haurraren bizitzan duen garrantziaz hausnartu dute asteburuko "Amarauna" saioan.

Zer garrantzia du jolasak haur batentzat? Zelan eragiten du bere garapenean eta bizimoduan? Galdera horiek erantzuten saiatu dira asteburu honetan "Amarauna" saioko Gurasoen Eskolan tartean. Haurren eta jolasaren arteko harremana aztertzeko, Idoia Agirre haur-psikiatraren laguntza izan dute.

Horrez gain, orain dela bi aste haur-psikiatrarekin jorratu zuten gaiari (eskolaratzea) ere tartetxo bat egin diote, entzuleen galderak erantzuteko. Entzun solasaldia!!

Audioak (1)