Euskadi Irratian
Nafarroa Oinez jaiarekin bat egingo du igandean 'Amarauna'k
D.B.
Euskadi Irratia
Ama Candida andoaindarraren kanonizazioaren berri ere emango dute.
Munduz mundu abiatuko da igandean "Amaurauna"ko sarea. Erroma izango dute lehen geltokia, Ama Kandida andoaindarraren kanonizazioarekin. Oinetako egokiak jantzita Nafarroa aldera abiatuko dira, Iruñerria nola esnatu den eta prestatu duten guztiaren berri zuzen zuzenean jasoko du unitate ibiltariaren eskutik.
Artea eta musika uztartuko dituzte azken orduan, asteburu osoan Bilbon antolatu duten Jet Lag Fest 10-aren agenda errepasatzearekin batera, Haizea Barcenilla arte komisario gaztearen lana ezagutuko dute.
Igandero legez, blogarien tarteak ere ez du hutsik egingo.