"Arratsean"
Zorionak!
Arantxa Iturbe
Euskadi Irratia
Ilusioa, indarra, gogoa eta denbora inbertitu ondoren, emaitzak ikusteko zortea duzuen guzioi
"Eskarmentuaren paperak"&' || 'nbsp; lanagatik eman diote Espainiako saiakera saria Anjel Lertxundiri, eta gaur sariagatik idazleari zorionak esanez hasi dugu lauretako kultura albistegia. Kuriosoa da. Zorionak suelto-suelto, eta batere erreparorik edo lotsarik gabe esaten diogu saria eskuratu duenari. Eta halaxe gaur Anjel Lertxundiri.
Eta ez zaigu burutik pasatu ere egiten, lan berria egin duenari, gehienetan bidean denbora, ilusio eta indar asko inbertituta lana egin eta emaitzak bildu dituenari zorionak esanez ongietorria egitea.
Eta egokia litzateke. Edo ez?