Zientzia
Pottorroak 'Norteko Ferrokarrilla' saioan
G.R.
Euskadi Irratia
Itsas hegazti batzuk dira pottorroak, euskal arrantzaleentzat ezagunak.
Mokoka berreskuratu dugu "Norteko Ferrokarrilla"saioan, hegaztiei buruz hitz egiteko sortu genuen atala. Rafa Saiz Itsas Enara Ornitologia Elkartearen presidentearekin egiten dugu atal hori.
Saio honetan, pottorroei buruz hitz egin dugu. Lanperna-musuaren antzera, pottorroek iparraldean ematen dute uda, han ugaltzen dira, eta neguan etortzen dira Bizkaiko Golkora. Rafak kontatu digu ez dituztela gure kostan koloniak osatzen, baizik eta itsaso zabalean izaten direla. Gainera, pottorro izenaren barruan bi espezie bereizi behar direla azaldu digu, pottorroak berak eta martinak. Eta haien biologiaren eta egoeraren berri ekarri digu.
Saioan, CAF Elhuyar sarien aurtengo edizioaren aurkezpen txiki bat egin digu Elhuyar Fundazioko Eider Cartonek.
Audioa atxikituta, entzun elkarrizketa osoa!