Kargatzen...
Itxi

Igandean

Zorteaz ariko gara 'Zubiak' saioan asteburuan

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak zoria izango dute ardatz.

Angel Oiarbide

Igande honetako 'Zubiak' saioan, zorteaz ariko gara. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzaileak zoria hartuko dute ardatz, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.

Hasteko, Jon Zabalarekin Zornotzaz hitz egingo dugu; herriaz, zubiaz eta arkitekturaz. Bestalde, Angel Oiarbidek Tripontzia urte berriko sariaren berri emango digu, eta Mauleko lotoan zortearen bila ibiliko da Artzen. Azkenik, ludopatiaz hitz egingo digu Saioak.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.


Informazio gehiago (1)