Itxi

Igandean

Asteburu honetako 'Zubiak' Uhaitz ibaian murgilduko da

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak Uhaitz ibaiaren bueltan osatuko dute saioa.

Igande honetako 'Zubiak' saioan, Ühaitza ibaia ezagutuko dugu. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariak eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzailea Zuberoako Ühaitza ibaiaren ibilguan gora eta behera ibiliko dira, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.

Ühaitza ibaia Ligi-Atherei udalerrian jaio da, Larraineko ühaitza eta Santa Graziko ühaitza ibaiek bat egiten duten tokian, 288 metroko altueran. Larraineko uhaitzaren luzera (Ühaitzaren bi ibaien artean luzeena) osoa gehituz gero, ibaiak guztira 72,1 kilometroko luzera du.

Lexantzün norberaren lurrean sustraitzeaz hitz egingo dugu, eta Atharratzen inguruetako turismoaz; Aguerria ostatuan, ur berotan beratuko gara, Zalgize-Donezteben Uhaitza kooperatiban bustiko gara, eta Maulen zubitik ibaira jauzi egin ondoren, Ühaitza ibaiaren izenaren jatorrian murgiltzen ahalegindu gara.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen dirulaguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.


Informazio gehiago (1)