Larunbatean
Unibertsitaterako orientazioa, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
EHUk Gasteizen egingo duen orientazio azokatik zuzenean sartuko zaigu Txelo Ruiz, Ikasleen errektoreordea. Bestalde, Indiara eta Taiwanera bidaiatuko dugu.
EHU orientazio azokak egiten ari da asteburuotan. Gasteizkotik zuzenean sartuko zaigu Txelo Ruiz Ikasleen errektoreordea, larunbateko 'Amarauna' saioan. Zer aukeratu Batxilergoa bukatu eta unibertsitatera abiatutakoan? Izan ote zuten zalantza hori Arantxa Urretabizkaiak eta Onintza Enbeitak...? 1.400 karakteretan, aktualitateko gaiak izango ditugu horiekin hizpide 10:15ean.
Mahatma Gandhi hil eta 70 urtera, nola ote dago India? Azken 8 urteotan han bizi den Belen Mendizabal oñatiarrari galdetuko diogu, 11:00etan. Bestalde, bidaian jarraituz, bizikletaz hilabete Taiwan ezagutzen eman duen gernikarra izango dugu 12:30ean: Unai Arriola gaztea.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'k kateatuko zaitu.