Itxi

Larunbatean

Enpresentzako laborategia eta Neguko Olinpiar Jokoetako bazterrak, 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Zarauzko Open Lab Urola Kosta laborategia ezagutuko dugu, eta Olatz Urkia lankidearekin Seulen ibiliko gara, Neguko Olinpiar Jokoetatik at topatuko duena kontatuko baitigu.

Koreako Neguko Olinpiar Jokoak

Zarautzen, Open Lab Urola Kosta ireki dute, enpresa eta norbanakoentzako laborategia. Teknologiaren laguntzaz probak egiteko banku bat da, eta bertara joanda ezagutuko dugu larunbatean, 'Amarauna' saioan, 10:30 aldera. Bestalde, Olatz Urkia Seulen da, Neguko Olinpiar Jokoen jarraipena egiten. Jokoetatik at, han aurkitu duen giroa eta korearrekin izandako harremanaz arituko da, 10:45ean.

Patxi Huarte 'Zaldieroa'k lehenik espaziora eramango ditu entzuleak, gero mandarinaren usainera, 11:00etatik aurrera, eta, saioa amaitzeko, inauteri giroa, Mundaka, Gasteiz, Lesaka, Donibane Garazi eta Azpeitiko kaleetan barna.

10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'k kateatuko zaitu.

Informazio gehiago (1)