Larunbatean
German trans mutilaren testigantza eta Migel Gallastegi pilotaria, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, nazioarteko erronda egingo dugu Jon Artano, Iñigo Bilbai eta Haizea Barcenillarekin.
Hausnarketaldi baten ondoren, German izatea erabaki du 23 urteko gazteak. Sexu aukera librearen aldeko tailer eta hitzaldiak ematen dabil. Larunbateko 'Amarauna' saioan, 10:00k aldera, bere prozesuaren berri emango du.
Bestalde, Migel Gallastegi pilotari handiak 100 urte beteko ditu, eta bisitan joan gatzaizkio. Han jasotakoak eta urteurreneko festa, zuzenean, 11:00etatik aurrera. Nazioartean, Jon Artano Bogotatik, Iñigo Bilbao Mexikotik, Haizea Barcenilla berriz, Tokiotik, han egiten ari den espazio publikoari buruzko ikerketaren berri emango du, 12:30ean.