Ostegunean
Euskal artzainek cowboyekin eta indiarrekin batera zuten paperaz, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Iker Saitua ikerlariarekin ariko gara gaiaz. Gainera, Alex Txikonek Everestera igotzeko egindako bigarren saiakeran izan zuen sukaldariarekin hitz egingo dugu Eneko garamendirekin.
Iker Saitua ikerlariarekin hitz egingo dugu osteguneko 'Amarauna' saioan, euskal atzainek 'far west'en cowboyekin eta indiarrekin batera izan zuten paperaz. Gatazka haietan ahaztuta ditugula dio berak.
Gainera, Eneko Garamendi sukaldaria elkarrizketatzeko modua ere izango dugu: Alex Txikonen Everest mendira igotzeko egin duen bigarren saiakerako sukaldaria izan da bera. Han bizitakoaz eta Himalaian prestatutako jakiez hitz egingo dute. Londresko eta Bruselasko berriemaleekin azken egunetako albisteak hartuko ditugu ahotan irratsaioaren azkeneko orduan.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.