Itxi

Ostiralean

Angolan ur araztegiak jartzeko proiektu baten berri emango dugu 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Bizkaiko 5 emakume medikuk martxan jarritako egitasmoa da, eta Patricia Perez de Villareal eta Amaia Emaldi etorriko zaizkigu haren berri ematera.

Bizkaiko 5 emakume medikuk Angolan jarri duten Walale proiektua barrutik ezagutuko dugu, ostiralean, 'Amarauna' saioan. Ur araztegiak jartzeko diru bilketa egiteko kanpaina abian jarri dute, ur edangarria izan dezaten, eta behar zuten diru kopurua  lortu dute. Proiektu honen inguruko xehetasun guztiak jasoko dituzte Patricia Perez de Villareal eta Amaia Emaldi medikuen eskutik.

Bestetik, Imanol Otaegirekin Aste Santuan hain ohikoa izaten den telebista programazioa aztertuko dute: film erromatarrak, biblikoak nonahi izan ditugu, eta horiek formatuz nola aldatu diren, beste herrialdetan ere arrakasta duten aztertuko dugu berarekin. Japonian dagoen Haizea Barcenilla arte adituarekin hitz egin ostean,  Jose Antonio Azpiazuk apustu eta jokuei buruz egindako liburuaz hitz egingo dugu, Euskal Herriaren historian horrek izan duen garrantziaz jabetze aldera.

10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'k kateatuko zaitu.

 

Informazio gehiago (1)