Igandean
Brasil, ehiztariak eta animaliazaleak, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Iñigo Lamarkak hemendik eta Estebe Ormazabalek Brasildik aztertuko dute gaia. Gainera, ehiztariek deitutako manifestazioaz eta Askekintzak antolatutako kontramanifestazioaz ariko gara.
Brasilgo egungo egoera aztertuko dute, Iñigo Lamarkak hemendik eta Estebe Ormazabalek Brasildik, igandeko 'Amarauna' saioan, 10:00etan. Bestalde, 10:30ean, Imanol Otaegirekin telebistari begira jarri eta buloak eta kazetari gezurtien kasuak aireratuko ditugu.
11:00 blogarien tartearen ondoren, ehiztarien manifestaziotik euren ahotsa bilduko dute eta ondoren, Askekintzak prestatu duen kontramanifestazioaz arituko dira.
10:00etatik 12:00etara, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu (ordubete lehenago bukatuko dugu saioa, futbolaren eraginez).