Igandean
Emakumezko arbitroak hizketan, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Iragartze Fernandez (futbola), Leire Franganillo (saskibaloia) eta Reyes Azkoitia (pilota) etorriko zaizkigu. Gorka Arana EHUko ikerlaria 'Marte 20' proiektuaz ariko zaigu.
Emakumezko arbitroekin hitz egingo dugu igandeko 'Amarauna' saioan, 11:00etan. Iragartze Fernandez (futbola), Leire Franganillo (saskibaloia) eta Reyes Azkoitia (pilota) etorriko zaizkigu. Hirurak dira arbitro eta prest dira euren lanean izaten dituzten gora beherak kontatzeko.
Gorka Arana EHUko ikerlaria eta irakaslea da eta 'Marte 2020' proiektua garatu du Nasarekin batera; 10:00etan izango dugu. Bestalde, Jabi Baraiazarrak hil berria de Mari Abrego ekarriko du gogora 11:30ean, eta, horrekin batera, film bat: Al otro lado de la cuerda. Eskalada modernoa Pirineotan.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.