Larunbatean
Gasteizko gaztetxea San Prudentzio jaietan, eta boxeoaren gorakadaz 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Gasteizko gaztetxean bisita egingo dugu 30. urteurrena dela eta. Bestalde, Kerman Lejarraga boxeolariarekin, Ixa Rodriguez irakaslearekin eta Pedro Mari Goikoetxea kazetariarekin hitz egingo dugu.
30 urte beteko ditu San Prudentzio egunez Gasteizko gaztetxeak, bisita egin dugu 'Amarauna' saiotik gaur egun nola dauden jakiteko. 10:30 aldera entzungo dugu erreportajea.
Bestalde, Kerman Lejarragak Europako boxeo txapelketa jokatuko du larunbatean Bilbon, eta euskaldun batek horrelako txapelketa batean parte hartu zuela badira 30 urte. Boxeoaz hitz egiteko unea dela erabakita, 'Amarauna' saioan izango dira, Pedro Mari Goikoetxea (ETB), Ixa Rodriguez boxeo irakasle eta Kerman Lejarragaren hitzak. Dani Lasa sukaldariarekin Hondarribiko Laia jatetxera joango gara, Asier Alcalde, Espainiako sukaldaririk onenen txapelketan bigarren geratu den sukaldariarekin txuletei buruz aritzeko asmoz.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.