Igandean
'Mugak Zabalduz' karabana, Nafarroaren eguna eta Iker Arrue, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Itziar Fernandez sartuko zaigu karabanatik bertatik. Bestalde, Gillen Zaldunbide sartuko zaigu Baigorritik eta Iker Arrue koreografoak Quebekerako sortu berri zaion proiektuaz hitz egingo du.
'Mugak Zabalduz' karabana migratzaileen eskubideen defentsan abiatuko da Hendaian eta Bilbon bukatu. Itziar Fernandezek hitz egingo digu igandeko 'Amarauna' saioan, karabanatik bertatik.
Baigorritik Nafarroaren eguna nola hasi duten kontatuko du Gilen Zaldunbidek, eta Iker Arrue koreografoak Quebekerako sortu berri zaion proiektuaz hitz egingo du. Gainera, amesgaiztoak ere izango ditugu hizpide, psikologoek azalpenak emango dituzte eta entzuleak gonbidatuko ditugu eurenak konta ditzaten.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.