'Ni gizon edo emakume izateak, ze garrantzia du nire artearentzat?'
Arratsekoak
Euskadi Irratia
Erantzun bila, Euskadi irratian
"Ni gizon edo emakume izateak, ze garrantzia du nire artearentzat?" da galdera. Princess Hijab grafitiegileak egin duen galdera. Zeresana ematen ari delako: Parisen azaltzen dira bere graffitiak, tarteka, metro nasan. Hilean behin-edo. Eta gainera oso gutxi irauten dute, segituan garbitzen dituztelako metroko langileek. Baina beti iragarkien gainean: beti, emakume irudiei burkak.
Burkak aukeratu ditu, polemikoak direlako. Beste irakurketarik ez : polemika.
Bera ere beti burua estalita agertzen da : ezkutatuta : jende guzia bere burua erakusteko desiatzen dagoen gizarte honetan, ezkutatzeak jakinmin gehiago pizten duelako.
Galderak erakarri du gure artea : ze garrantzia du nire artearentzat, ni gizon edo emakume izateak ?
Erantzun bila, Arratsean, Euskadi Irratian