Itxi

Igandean

Nikaraguaz, Iñigo Lamarka eta Jon Artano, igandeko 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

San Joan eguna izanik, Gaztelugatxetik hasiko dugu saioa.

Nikaraguaz ariko gara igandeko 'Amarauna' saioan, nazioartean aditu den Iñigo Lamarkarekin eta Jon Artano EiTBk Latinoamerikan duen berriemailearekin. Gainera, San Joan eguna izaki, Gaztelugatxetik hasiko dugu igandeko saioa, 10:00etan. Etorkizunari begira jarri eta gehiegizko turista oldea nola kontrolatu izango dugu hizpide.

Bestalde, TKE ligara igo berri diren bi taldetako arraunlari banarekin hitz egingo dute: Santurtziko Soterakoa eta Donostiarrako beste batekin.

Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'.

 

Informazio gehiago (1)