Itxi

Elkarrizketa "Faktoria"n

Jose Angel Iribarrek Euskal Selekzioko hautatzaile izateari utzi dio

J.V.M.

Euskadi Irratia

'Banekien Euskal selekzioak ofizialtasuna lortu arte entrenatzaile jarraitzea oso zaila zela'. Hitz hauekin azaldu digu Euskadi Irratian Jose Angel Iribarrek bere erabakiaren nondik norakoa.

Jose Angel Iribarrek Euskal Selezkioko hautatzaile izateari utzi dion honetan, ''Faktoria''n izan da erabakiaz eta orokorrean futbolaz hitz egiten.


Jose Angel Iribar Kortaxarena Zarautzen jaio zen 1943an, eta Athletic-eko jokalaria izan zen hasieratik. “El Txopo” izenaz ezaguna, 18 denboraldi egin zituen taldean eta 467 partidu jokatu zituen Espainiako selekzioarekin.

Jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile bilakatu zen. Hasieran bigarren taldeko entrenatzailea izan bazen ere, ondoren Athletic-eko lehen taldea zuzentzera igaro zen. 1999tik Euskal selekzioko hautatzailea izan da.

1976ko abenduan, Errealaren aurkako partidu baten aurretik, Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurriñarekin atera zen zelaira, eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai. Franco hil ondorengo ikurriñaren lehen erakustaldi publikoa izan zen.

Euskadi Irratian izan da atezain ohia, elkarrizketa osoa entzun nahi? Ondoko atxikituriko audioan klikatu!



Audioak (1)