Itxi

Elkarrizketa "Faktoria"n

Astelehen-asteartean erabakiko du EAk NaBain jarraitzea

Euskadi Irratia

EAko idazkari nagusiak Eusko Alkartasuna Nafarroa Bairen barruan "egoteko borondatea" duela esan du, baina "azken egunetan agertu diren" baldintza berriek "oinarriak aldatu" dituztela gaineratu du.

Peio Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia alderdi horrek NaBain egoteko ostiral honetan sinatuko zuen akordioaz aritu da, eta "astelehen-asteartean" hartuko duela EAk erabaki hori espero duela adierazi du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Eusko Alkartasuna Nafarroa Bairen barruan "egoteko borondatea" duela esan du, baina "azken egunetan agertu diren" baldintza berriek "oinarriak aldatu" dituztela gaineratuta.

Atzoko grebaren inguruan, "egin beharreko gauza" zela esan du EAko buruak. "Argi geratu da ematen ari diren pausoak krisitik ateratzeko langileriak ordaintzen dituela", baieztatu du Urizarrek.

Pentsioen akordioaren inguruan, "gaitz edo egoera ekonomiko honen erantzuleak langileak ez" direla gaineratu du Eusko Alkartasuneko idazkariak, "baina langileek ordaindu behar" dutela.

Audioak (1)