Elhuyarrekin elkarlanean
Hondarribia eta Erdi Aroko zabortegia 'Norteko Ferrokarrilea"n
G.R
Euskadi Irratia
Erdi Aroko zabortegi bat Hondarribian?; Arkeolan enpresako arkeologoek Erdi Aroko aztarnak aurkitu dituzte, batzuek bereziki deigarriak. Entzun nahi?
Aste batzuk dira historia eta botanika lotzen dituen albiste bat ezagutu dugula: Hondarribian arkeologoek Iberiar penintsulako mizpiraren eta irasagarraren hazi zaharrenak aurkitu dituzte Arkeolan enpresako arkeologoek. Baina hori albistearen titularra besterik ez da. Titular horren atzean lan handia dago.
Pia Alkain arkeologoak kontatu digu Txingudiko badian asko falta dela arkeologian ikertzeko. Ez dakigu asko inguru horren historiari buruz. Oiasso portutik erromatarrek alde egin zutenetik garai ilun bat izan da, agiri historikorik eta aztarna arkeologikorik gabea. Orain egin duten lanak, behintzat, oso informazio baliagarria ekarri du pixkanaka berreskuratzen hasteko.
Entzun atxikituriko audioan!