Juantxo Lopez de Uralde
'Bost parlamentari lortu nahi ditugu hauteskundeetan'
M.A.
EITB
Juantxo Lopez de Uralde, duela gutxi arte Greenpeaceko Espainiako buru izandakoak EQUO izeneko alderdi politikoa jarriko du martxan.
Ekologista ezberdinak bildu eta batuko dituen alderdia izango omen da EQUO, nahiz eta gaur egun fundazioa bakarrik izan. Alderdi berri bat sortzea zaila dela ere adierazi Juantxo Lopez de uraldek: ''Espainian, alderdi handien alde egiten duten legak daude'',
Oraindik alderdia ofizializatu ez duten honetan, oso optimista agertu da Juantxo ''Parlamenturako hauteskundeetan 5 eserleku lortuko ditugu''. EQUO alderdia sostengarritasunean oinarrituko omen da, baina gizarteko beste arazoetarako ere soluzioak omen dituzte. ''Europako alderdi berdeek sustatzen duten ekonomia eta lan programak defendatuko ditugu''.
Ez galdu Euskadi Irratiko ''Faktoria''n egindako elkarrizketa. Eskuineko aldean duzue audioa atxikirik.