Euskadi pilotaririk onena
Xala, zortzigarren jardunaldiko onena eta lider berrria
I.E.
Euskadi Irratia
Angelun egindako partida bikainari esker Euskadi Irratia Sariko epai-mahaikideek zortzigarren jardunadiko pelotaririk nabarmen bezala aukeratu dute.
Yves Salaberry, Xala, Angelun egindako partida bikainari esker Euskadi Irratia Sariko epai-mahaikideek zortzigarren jardunadiko pelotaririk nabarmen bezala aukeratu dute (60 puntu).
Gainerako partiduetatik atzelari irabazleak izan dira neurketa bakoitzeko onenak. Honela, Zestoatik Laskurain, (59), Labritetik Merino II (56), eta Logroñotik Paskual (52) azpimarratu behar dira.
Sailkapen nagusian Xalak hartu du Euskadi Irratia sariko lehen tokia (333), Aimar Olaizola da bigarrena 21 puntura (312), eta Abel Barriola hirugarrena 23 puntura (310).