Itxi

'Arratsean'

Gauzak ikusteko era propioaz

Arratsekoak

Euskadi Irratia

La fura dels baus-en sortzaileetako bat. Orain bakarka ibiltzen da, eta Bilbon egunotan, Sistematurgy erakusten. Zer den? Gidoirik gabeko ikuskizunak egiteko era bat-edo.

Haustailea izateko gogo asko behar da. Eta ausardia ere bai. Bere burua haustailetzat, gogotsutzat eta ausartzat duen gizona ari da horrela berri paperetan. La fura dels baus-en sortzaileetako bat. Orain bakarka ibiltzen da, eta Bilbon egunotan, Sistematurgy erakusten. Zer den? Gidoirik gabeko ikuskizunak egiteko era bat-edo.

"Nahikoa dugu egilearen diktaduraz" dio Marceli Antunezek. "Ikusleak ere badu zeresana!. Bada, orain arte egin denaz asko dakien jendea. Teorikoak dira. Ez dira artistak. Artistak behar du gauzak ikusteko bere modu propioa. Analisi sakonegiek, karakterra galarazten dizute", gehitu du.

Gauzak ikusteko gure era propioz, ''Arratsean'', bederatziak arte, Euskadi Irratian.